XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurgaiok 213-218. orrialdeetan ediren ahalko ditu irakurleak, ondorioa (Conclusion) jarraitzen zaiela 219-220.etan; Léclusek argitaraturiko grekera, hebraiera eta eleaskotariko testuen zerrendak eta eskuliburu osoaren (gramatika barne, alegia) aurkibideak ixten dute, 221-222 eta 223-224. or., hurrenez hurren, zalantzarik gabe Tolosako irakasle Paristarrak euskararen inguruan ekoiztu lanik garrantzitsuena. (2) Eraskinean ukitzen den haren hiztegi argitaragabea, Escuararen gorputza, kontutan ez badugu, bederen. Hiztegi horri buruz ikus Fr. J. de Larrinagak El vascófilo franciscano fr Juan Mateo de Zabala RIEV 1924ean argitaratutako Léclusek Zabalari egindako gutunak.

Lehen emanaldian muina zen Gramatikari egile beraren Dissertation sur la langue basque aitzin-solas gisa ezartzea egoki iruditu bazitzaigun, oraingoan Examen critique du Manuel de la Langue Basque par Lor Urhersigarria eman dugu guztiaren hitzatze, interesik falta ez duelakoan nahiz eta (Lor) Hersigarriak errazegi azpiratu Arozteguy (= Iharce) Aristofanes, Luziano, Plauto, Horazio, Rabelais eta La Fontaineren aurrean duten deman lehendabizikoaren, formalki Mr. Lécluseren, liburuaren gainean.

Hersigarria Léclusek hauta zezakeen propaganda-biderik nabarmenena izaki ez zaio ahazten, Larramendi eta Harriet, Astarloa eta Erro jakintsuak goraipatu ondoen, bildu ahal zituen laudorio eta goresmenak biltzea haren Manuelaz.

Eraskinak eraskin, bada, ehun orrialde eskaseko bi hiztegi, euskara-frantsesa eta alderantzizkoa, dakartzagu oraingoan.

Egileak berak dioskunez, hiztegiok ez dira ez tamaina ez osagai bereko: haren kontuen arabera lehendabizikoan 3700 hitz lirateke, 3000 bigarrenean.

Egiatan, letra bakoitzeko hitz zerrendaren akabuko kopuruak oinarri, lehenean gutxixeago (3690) eta hondarrean gehixeago (3002); gutxi-gorabeherako eta monta handiegirik gabeko zenbakiak dira, jakina, sarrera berean bi hitz edo aldaera ezberdin topa bait dezakegu (, etab.) eta sarrera berezietan hitz bera (achetia renard (123. or.), hacheria id. (146), asperena soupir (127), hasperena id. (147)), edo beretsua (cordoca cordocan da eta cordocacatcea (136)) baina baita khordocatcea ere (153)).

Tamainaz ez eze hiztegien nondinorakoaz eta zergatiaz ere ohar eta arrazoi aski ematen ditu egileak, laburki bada ere.

Hasteko, albo batera utzi nahi izan ditu beharrezko ez ziren mailebuak, zirela frantsesetik hartuak, zirela gazteleratikoak, nahiz horrek norbaiti (3) Ikus honetaz beherago. laburxegi iruditzea ekarri: (4) Mailebu beharrezkoen arazo honek ere eman zion zeresanik Plauto Bascongadoaren egileari, ik. 91-96. or. sardisca hitzaz eta 99-105.ak iritzi orokorragoetarako. L.ren ihardespenak, Plauto Polígloto 13. or. eta hur., ez zuen asetu, noski, Prai Bartolo (...).